XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beste muttikoen abotsak entzun, eta kaiolatik ihes egin ezinik, Patxik lehioa zabaldu zuan.
Bardin egin zuan Juantxuk, ondoko ikas-gelan.
Beko egoitzan zauden gela biak, ikastetxeko baratzaren ondoan, Burdin sare batek debekatzen zuan kanpora irtetea.
Handik bost minutu edo, mar mar hasi zitzaizkion tripak Patxiri.
Beharrezkoa zuan handik atheratzea.
Geroko utzi gabe, barnea hustu behar zuan, eta etzan ausartzen ikas gelan bertan zama handia uzten.
Burua burdin artetik sartzen hasi zan, bainan etzegoan belarrientzako tokirik.
Larri ibili zan gero, belarri bat kanpoan eta beste bat barnean, ez aurrera, ez atzera, handik mugitu ezinik.
Izerdiz bethe betherik, burua azkatu orduko ia negarrez zegoan.
Alboko leihoan Juantxuk ere, egin-ahalak egiten zituan irtetako, baña alperrik berak ere.
Patxi urduri urduri, gelatik harat-hunatak egiten hasi zan.
Bainan laster ohartu zuan etzirala berdin berdinak, burdin arteko hutsune guztiak.
Oker xamar zauden burdin batzu.
Hutsunetik zabalena hautetsi ta handik errex iragan zan burua.
Gero sorbaldetik hasi eta bularra athera zuan.
Jatsi lurrera eta azke geratu zan.
Nora jo orai?.
Han arriskuan zegoan.
Minutu baten han egon ezkero, bildur izateko zan frailen batek ikusiko othe zuan.
Urhats batzu eskumara eta,
Ezer ere erantzun gabe, Juantxuren leihoa zeatz zeatz aztertu, igon, burua sartu, eta gela barnean arkitu zan Patxi berehala.
Ariñ ariñ joan zan ikaslearen mahipera.
Gero gerrikoa azkatu, eta lurrera jatsi zituan prakak.